Zerbitzuak
Hasiera » Zerbitzuak
Fisioterapia, lesioen prebentzio eta erreadaptazio zerbitzuak Arrasate eta Bergaran
Sanen ebidentzia zientifikoan oinarrituta egiten dugu lan, tratamendu bakoitza pertsonalizatu eta pertsonak zein familiak bizitzako etapa guztietan lagunduz.
Fisioterapia uroginekologikoa
Fisioterapia uroginekologikoak irtenbide aurreratuak eskaintzen ditu edozein pertsonak izan ditzakeen espazio abdomino-lunbo-pelbikoko disfuntziotan. Besteak beste, gernu- edo gorotz-inkontinentzia, pelbiseko min kronikoa, prolapsoak, disfuntzio sexualak, diastasi abdominala, hileko-mina, sabelaldeko eta/edo hernia inginalak, eta kirurgia edo obstetrizia ondorengo arazoak baloratu eta artatzen ditugu.
Tratamendua beti ekografoarekin lagundutako balorazio integral batekin hasten da. Honek, pazientearen helburuen arabera, behar den tratamendua diseinatzeko abiapuntua ematen digu.
Gure helburua beti zuen errekuperazio integrala izango da.
Haurdunaldiko fisioterapia, ariketa fisikoa eta laguntza integrala
Haurdunaldia aldaketa fisiko eta emozional handien garaia da. Hori dela eta, etapa honetarako beraien artean bateragarriak diren bi programa desberdin eskaintzen ditugu:
- AMAFIT programa: Haurdunaldian ariketa fisikoa egiteko talde saioak.
- ERDITZERAKO PRESTAKETA: bikotean, bakarkako zein taldekako saioetan, haurdunaldi eta erditze momentuaren inguruko zaintza eta ongizatea sustatzera bideratutako zerbitzuak.
Erditzerako prestatze aukera desberdinak eskaintzen ditugu.
Maitasun handiz diseinatutako saioak dira. Bikoteei lasaigarria suerta diezaieken kalitatezko informazioa eskaintzeaz gain, bizi dezaketenaren aurrean erabilgarri suerta dakieken tresna praktikoak eskaintzea dute helburu. Saio praktiko eta atseginak dira, helburu nagusia familien ahalduntzea izanik.
Edoskitzeko aholkularitza eta fisioterapia
Familiei laguntza integrala eskaintzen diegu. Besteak beste, sukzio eta atxikimendu (heltzea) zailtasunak, mina edo grietak, arazo posturalak, ekoizpen eskasa edo gehiegizkoa, tentsioak (ankiloglosia, tortikolisa) eta amagandiko edoskitzea (eliminar “elikadura naturala”) zailtzen duen edozein zalantza artatzen dugu.
Ama-haurren balorazio bateratuak egiten ditugu benetako kausa aurkitzeko. Atxikimendu edo heltze tekniketan eta postura egokiak ezagutzeko hezten ditugu familiak, beharra ikusten dugunetan haurrak dituzten tentsioetatik askatzeko artatzeaz bat. Gure helburua, familiak amagandiko edoskitzeaz edo edoskitze konbinatuaz erabat gozatzea izateaz gain, familia osoaren lotura, erosotasuna eta lasaitasuna sustatzean datza.
Helburua, familia osoan lotura, erosotasuna eta lasaitasuna erraztea da.
Nola lagundu diezazukegu?
Gure Sane Fisioterapia taldeak Arrasaten eta Bergaran zure galderak argitu edo tratamendurik egokiena gomendatzeko prest dago.
Lesioen prebentzio eta erreadaptazioa
Entrenamendu pertsonalizatua ezin hobea da funtzionaltasuna berreskuratzeko, prebentziorako eta errendimendu fisikoa hobetzeko, bai pertsona aktiboentzat, zein lesio baten, haurdunaldiaren edo jarduerarik gabeko aldi luzeen ondoren jarduera fisikoa hasten edo berreskuratzen ari direnentzat.
Beti balorazio pertsonalarekin hasten gara, beharrak eta gaitasunak aztertuz, helburu argi eta errealistak ezarriz. Ariketa plan pertsonalizatua garatzen dugu, haren bilakaera gainbegiratuz eta intentsitatea, aniztasuna eta teknika egokituz.
Fisioterapia orokorra eta Pare Biomagnetikoa
Gure fisioterapia orokorreko zerbitzua edozein gaitz muskulo-eskeletiko, kirol lesio edo egunerokotasuneko gaitzetan laguntzeko prestatuta dago (este texto está repetido dos veces).
Gainera, kasu batzuetan pare biomagnetikoaren teknika ere erabiltzen dugu, Isaac Goiz Duran doktoreak sortua. Richard Broeryngmayer-en teorian oinarrituta, badirudi eremu magnetikoek gorputzaren azido/alkalinitate mailak aldatu ditzaketela
Eremu magnetiko murriztua duten iman txikiak gorputzeko hainbat ataletan denbora mugatu batez jarriz, uste da organismoaren sistema desberdinetan aldaketak sor daitezkeela, orekarantz bultzatuz. Helburu nagusia pertsonen bizitza-kalitatea hobetzea da.
Ariketa terapeutikoko taldeko saioak
Sanen, tratamenduen jarraikortasun eta prebentzio aktiboaren alde apustu egiten dugu. Astean hainbat taldekako saio eskaintzen ditugu, adibidez:
- Metodo Hipopresiboa (ariketa estatiko eta dinamikoak): Postura, sabelaldeko tonua eta zoru pelbikoaren funtzioa hobetzen ditu besteak beste.
- K-Stretch: Posturaren hobekuntza orokorra eta luzaketa aktiboa, horretarako espreski sortutako hamaka berezi batez baliatuta.
- Ariketa fisiko funtzionala: Kirolera buelta segurua lesio, haurdunaldi edo jarduera fisikorik gabeko epe luzeen ostean.
Talde guztiak fisioterapeuta espezializatuek gidatzen dituzte. Taldeak txikiak dira, beharrezko gainbegiratzea, egokitzapenak eta zuzenketak bermatzeko.
Familientzako tailerrak
Familientzako tailer praktikoen helburu nagusia gozatzea, lotura afektiboa indartzea, esperientziak partekatzea eta kide guztien —bereziki haurraren— zaintza eta ongizaterako tresnak ematea da:
- Shantala haur masaia: erlaxatzeko, hesteen funtzionaltasun eta mugimendua hobetu eta kolikoak arintzeko, loa eragiteko, gorputzaren kontzientzia garatzeko eta lotura afektiboa estutzeko aspaldiko teknika.
- Haurrentzako oin-reflexologia: txikiak lasaitu, orekatu eta haurtzaroan ematen diren erronkatan gurasoen bidelgun bikaina (ohiko katarroa, hortzen irtetea, digestio-arazoak, alergiak, arnas arazoak, belarri edo eztarriko mina, sukarra, eta abar).
Saio atseginak eta hartu eman handikoak izaten dira. Familia giroan, familiek egunerokotasunerako konfiantza eta baliabideak irabaztea da helburu nagusia.
Jarri gurekin harremanetan eta hobetu zure bizi-kalitatea! Ondoan gaituzu!
Arrasaten eta Bergaran bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dizugu, fisioterapian, haurdunaldian, edoskitzean, ariketa fisikoan eta prebentzioan konponbide pertsonalizatuekin.
Gehiago jakin nahi edo hitzordua hartu nahi duzu?
Jarri harremanetan gure taldearekin eta egin lehen pausoa zure osasunerantz.
Arduraduna: Sane Arrasate SLP, IFK B10789873. Helburua: Kontsultei erantzutea eta/edo hitzorduen kudeaketa. Legitimazioa: Interesdunaren baimena. Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, lege-betebeharrik ezean. Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, eta beste batzuk ere bai, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Hartzaileak: Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta legezko betebeharra dagoenean. Informazio gehigarria: Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza Lege Oharrean eta Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.
Arrasaten eta Bergaran ematen ditugun zerbitzuei buruzko ohiko galderak
Jarraian, ohiko zalantzen erantzunak aurkituko dituzu, gure fisioterapia, haurdunaldi, uroginekologia, taldeko saio eta tailerrei buruz.
Zer fisioterapia-zerbitzu eskaintzen ditu Sanek Arrasaten eta Bergaran?
Sanen uroginekologia esparruko kasuak, espazio abdomino-lunbo-pelbikoko disfuntzioak, (haurdunaldikoak eta erditze ondorengoak), amagandiko edoskitze arazoak, fisioterapia orokorrekoak (eguneroko disfuntzioak, postura edo jarrera arazoak, errehabilitazio eta erreadaptazio prozesuak…) eta lesioen prebentzio eta erreadaptazio kasuak artatzen ditugu, besteak beste. Eskaintza zabala dugu, hau pertsonaren beharretara egokitzea da gure helburua.
Nola lagun diezadake uroginekologiako fisioterapiak?
Fisioterapia uroginekologikoak, zoru pelbiko eta espazio abdominaleko arazoak tratatzen ditu emakume zein gizonezkoetan; hala nola, inkontinentziak, prolapsoak, prostatektomiak, pelbiseko mina eta erditu ondorengo errekuperazioa, besteak beste. Emakume zein gizonei funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea berreskuratzen laguntzeko oso baliagarria da. Ikuspegi prebentibo batetik ere oso eraginkorra da; haurdunaldi garaian, osasuna sustatzeko edo postura hobetzeko.
Haurdunaldian eta erditu ondorenean laguntza espezifikoa eskaintzen duzue?
Bai, banakako saio pertsonalizatuak eta taldeko saioak eskaintzen ditugu haurdunaldi eta erditze ondorenean. Haurdunaldian, AmaFit saioak (haurdunentzako entrenamenduak) talde txikian eta erditzerako prestaketa saioak (bikotean bakarka; beste familia batzuekin) eskaintzen ditugu. Erditze ondorenean, errekuperaketarako bakarkako saioak eta taldeko saioak eskaintzen ditugu, edoskitzeko fisioterapia/aholkularitza eta familientzako tailerrez gain. Ama, bikote eta familiei laguntza integrala eskaintzen diegu.
Parte hartu al dezaket taldeko saioetan?
Behin zure beharrak ezagututa, dituzun helburuak lortzeko gure eskaintzatik aukera egokiena hautatzen lagunduko dizugu. Funtzioa hobetzeko, lesio bat errekuperatu edo prebenitzeko ariketa plan pertsonalizatuak eskaintze ditugu, baita gidatutako taldeko saio ezberdinak ere (hipopresiboak, K-Stretch, ariketa funtzionala, Flowfit/Tacfit…). Zure osasunaren alde egiten bidelagun gaituzu.
Nola eskatu hitzordua edo informazioa Sane Fisioterapian?
Gure taldearekin harremanetan jar zaitezke web-eko inprimakiaren bitartez (eliminar “bidez”), telefonoz edo WhatsApp bidez, Arrasaten edo Bergaran, interesatzen zaizun zerbitzuaren arabera.