Nortzuk gara

Bokazioak mugitzen gaitu

Osasun arloko profesionalen taldea Arrasate eta Bergaran

Sanen, arreta hurbil, humano eta espezializatuan sinesten dugu.
Adin guztietako pertsonei laguntzen diegu, bizitzako etapa ezberdinetan laguntza eta tratamendu pertsonalizatuak eskainiz, osasunaren ikuspegi integratzaile batekin.

Ebidentzia zientifikotik eta enpatiaz, zure ongizatea zaintzen dugu.

Gure sustraiak

Sane den proiektua 2010ean hasi zen pertsonen bizi kalitatea sustatzeko asmoz, edozein disfuntzio tratatzeko beharra zuen pertsonentzat leku segurua eskaintzeko helburuarekin, bereziki uroginekologia arloko disfuntzioetarako, eta haurdunaldi bueltako prozesuetan laguntzeko.

Ordutik, proiektuarekin batera, saneko kideak esparru pertsonal eta profesionalean hazi gara. Ezagutzak gehitu eta tratamenduetan hobetzeko ez dugu aukerarik galtzen, horrek etengabeko formakuntzan jarduteko konpromezu irmoa suposatuz. Talde lanaren alde apustu egin dugu, baita gure lanaren kalitatea hobetuko duen espazio zabalago baten alde ere.

Gaur egun, hasieratik egin izan genuen bezala, sanera gerturatzen den pertsona oro, modu pertsonalizatu eta holistikoan artatzen dugu, hortarako ezinbesekoa den leku segurua maitasun handiz eraikiz.

Momentu oro, gure onena eskaintzera konprometitzen garen taldea gara.

Esperientzia eta etengabeko formazioak laguntzen zaituzte

Fisioterapian esperientzia eta formazioa Arrasaten eta Bergaran

Etengabeko prestakuntza eta ikuspegi arloko eguneratzea gure lana kalitatez eskaintzeko.

Zure alboan egotea eta ongizate prozesuan gidaritza eskaintzea gure konpromisorik handiena da.

Zure osasuna ikuspegi integratzaile batetik zaintzen dugu

Sanen bereizten gaituzten balioak

Arreta hurbilean, humanoan eta espezializatuan sinesten dugu.

Icono Clínica Sane Arrasate

Hurbiltasuna

Pertsona bakoitzari behar duena eskaintzen saiatzen gara, konfiantzatik eta lotura erreal bat sortuz.

Icono Clínica Sane Arrasate

Profesionaltasuna

Etikoa, prestakuntzaduna eta gardena den fisioterapiak bakarrik eskaintzen ditu iraupen luzeko emaitzak.

Icono Clínica Sane Arrasate

Integrazioa

Funtsezko eremu guztietan laguntzen dizugu: gorputza, emozioak eta familia.

Zure ongizatea indartzen laguntzen dizugu.

Kokalekua Arrasaten eta Bergaran

Bi espazio eguneratu eta eskuragarri, pribatutasuna eta erosotasuna eskaintzeko diseinatuak. Zain gaituzu Arrasaten zein Bergaran, zure lehentasun eta beharretara egokituta.

Informazio gehiago edo hitzordua eskatu nahi duzu gure fisioterapeutekin Arrasaten edo Bergaran?

Jar zaitez Saneko lan taldearekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu.

es_ESES